lunes, 25 de febrero de 2013

Maputxe herriari buruzko hitzaldia ospatu genuen Añorgako Gaztetxean

 
Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu genuen eta 25 bat lagun bildu ginen. Bertan, internazionalismoaren gako nagusiak azaldu genituen eta brigaden aurkezpena egiteko aprobetxatu zen hitzordua.
Ondorenean, maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera eduki genuen. Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik. Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen. Bukaera partean, hainbat galdera egon ziren gaian gehiago sakontzeko aukera eman zigutenak eta balorazio positiboa eginez amaiera eman genion.

miércoles, 20 de febrero de 2013

Ostiralean Maputxe herria eta internazionalismoaren inguruan solasteko aukera Añorgako Gaztetxean

 
Askapena * E.H
Otsailaren 22a ostirala19:30etan Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu. Bertan, internazionalismoaren gako nagusiak azaltzeaz gain maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera edukiko dugu.
Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik.
Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen.
Beraien lurrak bere eskuetan egotearen aldarrikapenak transnazional kapitalistekin etengabeko gatazkan egotera behartu ditu, nagusiki egur arloko, arlo turistikoko eta arlo energetikoko transnazionalekin. Borroka horren ondorioz, hainbat maputxe hilik suertatu dira eta hainbat preso politiko maputxe daude egun kartzeletan. Egun, preso politiko maputxeak gose greban daude, horien artean 60 egun beteko dituen Fernando Millacheo.

sábado, 19 de enero de 2013

Utzi bakean Maputxe herria!

Donostialdeko Askapena
Azken asteak gogorrak izaten ari dira ezbairik gabe maputxeen herrian. Ezin esan, azken hamarkadetan izan duten errepresioa eta koloniazio territorial, kulturala nahiz ekonomikoa intentsitate baxukoa izan denik, hala ere asko gogortu da giroa Txileko estatuaren mendean bizi diren Wall Mapuko kideentzat. Batetik, CAM eko maputxe preso politikoak  , tartean Héctor Llaitul y Ramón Llanquileo gose greban daude azaroaren 14tik  hona Angol eko gartzelan. Jadanik 15 kilotik gora galdu dituzte, eta zoritxarrez lehenago buruturiko  gose greben nekea ere somatuko dute . Komunitateen aurkako eraso eta setioak ez dute etenik ezta atxiloketa eta tratu txarrek ere. Matias Catrileo duela 5 urte hil zuteneko protesta eta inpunitatearen aurkako mobilizazio jendetsuak izan dira bestetik.
Honetaz gainera,lur jabe handien aurka eragindako sute batek, bi pertsonen heriotza ekarri du, hain zuzen terrateniente bikote batena: Luchsinger-Mackay. Ondorioz, berriz ere Lege antiterroristaren izenean, Pinochet en garaiko legea bestalde, Piñeiraren gobernua  maputxeen lurretan errepresio bortitza eta setio-egoera ezarri du. Lurrikara batek adinako ohiartzuna izan du erahilketak,  prentsa, telebista eta alderdi politikoetan. Lehendakaritzarako hautagaia den UDI Laurence Golborne karabineriek esaterako,   gomazko balen ordez altzairuzkoak erabiltzearen beharraz aritu da. Azken urteetan baina, hainbat izan dira estatu terrorismoak erahildako maputxeak:  Matias Valentín Catrileo Quezada (2008), Julio Alberto Huentecura Llancaleo (2004), Xenón Alfonso Díaz Necul (2005), José Huenante Huenante (16 urtekoa poliziak atxilotua eta desagertua), Juan Collihuin Catril (71 urtekoa), Johnny Cariqueo Yañez (2008). Jaime Facundo Mendoza Collío ( 2009) José Marcelo Toro Ñanco,  ( 2009 ko arzaroan)…
Maputxe erahilek ordea, apenas izan duten medioetan lekurik, hiltzaileen aurkako epaiketa egiazkorik, adierazpen ofizialetan lekurik… Euren lurra atzerriko egur ekozle entrepresak nola birrintzen duten, mehatzek nola usten dituzten, ibaiak nola geratzen dituzten argi indar transnazionalen hatzaparrentzat eta nazio bat nola ezerezera kondenatzen duten sufritu eta jasan  behar izateaz gain,  herri zaplduon aurkako  manipulazio mediatikoa eta gezurra ere baden ixiltaunera kondenatu dituzte. Egunotako gertakariak honen adibide nabarmenak.
Askapenak elkartasuna adierazteaz gain maputxe herriari, beste behin ere gogor lasatu nahi luke egonotako eraso  mediatiko eta poliziala. Jatorrizko herrien subirautza eta bizirauteko grinarekin bat egiten dugulako , Askatasuna preso politiko maputxeentzat eta Maputxe herriarentzat.
Hamaika herri borroka bakarra!
Marichiuweu!

Maputxe Herria

Gatazka gaiztotzen ari da hainbat hilketaren ondorioz / 46


Hogei kaputxadunek Werner Luchsinger enpresa gizon eta latifundista txiletarraren etxea erre zuten urtarrilaren 4an. Barruan hil ziren bera, eta Vivian Mckay emaztea. Ordutik, Maputxe herrian edo Wallmapun giro politikoa asko gaiztotu da....
http://www.argia.com/astekaria/docs/2353/azala/2353_argia.pdf

"El retorno de los Weichafe: El proceso de recuperación de tierras al pueblo mapuche".

Urtarrilaren 31an osteguna, 19:30etan "El retorno de los Weichafe: El proceso de recuperación de tierras al pueblo mapuche" dokumentalaren aurkezpena Eztabaidan egilearen eskutik.

SINOPSIS
“Ante la expansión en territorio mapuche del capitalismo (forestales, Empresas de celulosa, pesca industrial) y la creación de megaproyectos como: aeropuertos, productos, presas, centrales eléctricas... las comunidades mapuche en conflicto reivindican la autonomía y el territorio como herramientas para preservar o recuperar su cultura. El documental intenta acercarse a los procesos de recuperación territorial y la lucha que están llevando a cabo las comunidades mapuche.”


- Otsailaren 7an osteguna, 19:30etan "Qué hacer en caso de detención"  hitzaldia izango dugu Eztabaidan, "Salhaketa" kolektibo antierrepresiboko kide baten eskutik".
"Herriak sistemaren aurka erantzuten duen einean, boterearen aparatu polizialek  eta judizialek errepresioa areagotzen ari dira. Neurri hauen funtzionamendu eta ondorioen nondik norakoak ezagutzea guztiz beharrezkoa da."

Eztabaida gune antiautoritarioa
Villamonte plaza, A4 bajo,  Algorta (Bizkaia)
www.eztabaida.org/         

domingo, 4 de noviembre de 2012

Recrudece la violencia estatal en el Wallmapu hacia el Pueblo Mapuche


El conflicto histórico entre los Mapuche y el Estado chileno
Durante los últimos meses, la “opinión pública” ha vuelto a poner sus ojos en la “zona roja” del conflicto Mapuche. Nuevamente hemos presenciado en los noticieros las imágenes de niños y niñas baleados por perdigones provenientes de armas policiales, mujeres y viejos apaleados brutalmente, tomas y ocupaciones de fundos de grandes latifundistas, camiones y maquinarias de propiedad forestal envueltos en llamas y el trasladado de cada vez más efectivos policiales a una zona que hace bastante tiempo ya se encuentra militarizada....
http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/10/30/recrudece-la-violencia-estatal-en-el-wallmapu-hacia-el-pueblo-mapuche/