viernes, 19 de enero de 2024

Melinao Likan (maputxe ordezkaria): “Gure Ama Lurra defendatzen jarraituko dugu, aurrerantzean etorriko zaizkigun legeek eta gobernuek egiten dutena egiten dutela”

Gose-greba likidoaren bidez, azaroaren 16an Txileko epaileek ezarritako 15 urteko espetxe-zigorra errebokatzea exijitu dute Ernesto Llaitul, Esteban Henríquez, Ricardo Delgado Reinao eta Nicolás Alcamán ekintzaile maputxeek. Dagoeneko 66 egun daroatzate baraualdian eta CAM Arauco Malleco Koordinakundeko beste 11 preso politiko batu zaizkie protestara. Bada, egoeraren larritasunaz ohartarazi gaitu Melinao Likan Wallmapuko Ercilla sektoreko Rodrigo Melinao komunitateko werkena. CAM Arauco Malleco Koordinakundeko kidea ere bada eta, momentu honetan, Concepciongo Biobío espetxeko 32. moduluan gose-greban dauden preso politiko maputxeen ordezkaria.


Egilea: Gabi Basañez (ekintzaile internazionalista) / Itzulpena: Kepa Ugarte (euskarazko kazetaria)

Zein egoeratan daude une honetan gose greban dauden preso politiko maputxeak?

Concepciongo Biobío espetxeko 89. moduluan 66 egun daramatzate gose-greban, eta 32. moduluan 36 egun. Nabarmendu behar da haiek tinko jarraitzen dutela, gose-greba likidoaren ondorioz euren osasun-egoera nahikotxo okertu egin den arren. Halandabe, protestagaz segitzeko asmoa daukate, gose-greba honen hasieran egin zituzten eskaerak lortu arte.

CAMen lau maputxeri egindako akatsez beteriko epaiketa baliogabetu dezatela gura dute. Epaiketa horretan 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zaie horiei. Gainera, gose greban dauden gainerako presoak ere inputatuak izaten ari dira, auzia zuzentzen duen fiskalak aurkeztutako akusazioagaz bat ez datozen frogak erabiliz.

Euskal Herrian baten batzuk maputxeen herriaren borrokaren jakitun dira. Baina milaka kilometrotara dagoen herria da, itsaso batek banandua. Azalduko zenuke zelan bizi duzuen lurraren aldeko borroka?

Maputxe Herriaren helburua, lehenik eta behin, maputxeen nazioa berreraikitzea da. Gure arbasoak espainiarrek inbaditu zituzten. Hala ere, ez da inoiz galdu gure lurraldea berreraikitzeko eta berreskuratzeko espiritua, nahiz eta gaur egun Txileko Estatuak Wallmapu ingurua militarizatua duen. Horren ondorioz, inbasioa hasi zenetik, maputxe asko hil dira eta beste asko espetxeratu egin dituzte.

Gure eskubideak eta gure lurrak berreskuratzea baino ez dugu gura, horiek direlako gure mantenuaren eta maputxeen existentziaren oinarria. Hori da gure konpromisoa, gure arbasoek utzi ziguten berbera: gure lurra eta izaera berreskuratzea. Azken finean, maputxe gisa bizitzea.

Zelan aurre egiten diote une honetan komunitateek gobernu berri honen politikari Txilen, indarkerian eta etengabeko errepresioan oinarrituta egonda?

Gure borroka irauteko modu bat da. Ez da sistema kapitalistaren eta, zehazki, Txileko estatu kolonialistaren aurkako erasoa. Borrokan, geure burua defendatzen jarraituko dugu. Eta gobernu hau egon den okerrenetakoa izan bada ere —errepresioagatik, diskriminazioagatik, akusazio faltsuengatik—, guk uste osoa dugu aurrera egiten jarraituko dugula, akusazioak eta sortu diren lege berriak gaindituz.

Usurpatzaileak gu garela esaten dute, non eta gure lurrean bertan. Aitzitik, Txileko Estatua izan da, exekutiboaren bitartez, Usurpazio Legea sortu duena, maputxeoi gure Ama Lurra inbaditu edo legez kanpo okupatu izanaren errua egotziz. Hemen benetan ilegalak direnak europarrak, espainiarrak, amerikarrak, alemaniarrak... dira.

Gu hemendik joatea gura dute. Ba, argi izan dezatela gu hementxe bertan bizi garela eta gure Ama Lurra defendatuko dugula ahal dugun arte. Gu gara gure Ama Lurraren legezko jabeak, eta nola edo hala defendatuko dugu, aurrerantzean etorriko zaizkigun legeek eta gobernuek egiten dutena egiten dutela.

Gaur 66 egun bete dira preso politiko maputxeek gose greba hjasi zutenetik. Ze eskaera egiten du CAMek une honetan?

Lehen esan dudan bezala, CAMetik, Arauco Malleco Koordinakundetik, epaiketa baliogabetzea eskatzen dugu. Baina baita Concepciongo espetxean militante komuneroentzako modulu bat gaitzea ere. Egia esan, erakunde pribatu edo norbanako bati emakidan utzitako kartzela da, baina hori ez da gure arazoa.

Gobernuagaz batzeko borondatea ere badaukagu, berba egiteko. Berdin dio exekutiboak gurekin hitz egin nahi ez izatea. Baina, esan dezatela benetan gure erakundeagaz berba egin gura duten edo ez. Haiek nahi ez badute ere, gu Giza Eskubideen Nazioarteko Gortera joango gara, lur hauen jabeak gu geu izanda ere, gure herriaren kontra darabiltzaten aberrazioak, diskriminazioa eta militarizazioa salatzeko.

Bizitza arriskuan jarri dute 15 komunero hauek. Gobernuaren aldetik ba al dago irtenbideren bat bilatzeko asmorik?

Gabriel Boricen gobernuak oso borondate gutxi erakutsi du maputxeakaz berba egiteko. Wallmapu inguruan errepresio militar eta poliziala areagotzeko, ordea, borondate osoa erakutsi du. Beraz, ez dugu uste gatazka konpontzeko ezelako asmorik duenik. Halandabe, horrek ez du esan gura gu amore emango   dugunik. Eurek konpondu behar dute arazoa, beraiek direlako gertatzen ari denaren erantzuleak. Haiek dira lur honetan legez kanpo daudenak eta Wallmapun kokatuta dauden baso-enpresak babestu dituztenak, bai legeekin, bai haien segurtasunaz arduratuz.


miércoles, 20 de noviembre de 2013

Maputxeen borroka islatzen duen dokumentala proiektatu dute Iruñean

Maputxe herriaren borroka, Iruñeako Zabalñdi lokalean


Ostegunero tematika sozialeko pelikula bat proiektatzen ari dira Zabaldi elkatasun etxean, eta aste honetan Maputxeen borroka Euskal Herrira gerturatzeko tartea hartu zuten Askapenaren eskutik. “Apaga y vámonos” dokumentala ikusi eta ondoren neska maputxe batekin hitz egitea izan zuten bertaratutakoek, bere esperientzia pertsonala ezagutu eta sortutako zalantzak argitzeko. Maputxeak Txile eta Argentinako estatuetan bizi den herri bat dira, eta existentzia guztia borrokan pasatu dute: Inken aurka lehenengo, Espainiar inbasoreen kontra gero, eta gaur egun Endesa eta beste transnazionalek lurrak lapurtzen ari dizkiete, haien baliabide naturalak ustiatu nahian. Endesak zentral hidroelektriko handi bat eraiki zuen 2004an maputxeen lurrean eta dokumentalean lurrok nola lapurtu zituen eta bere kontrako borrokaren nondik norakoak azaltzen dira.
http://www.askapena.org/eu/content/maputxeen-borroka-islatzen-duen-dokumentala-proiektatu-dute-iru%C3%B1ean

miércoles, 23 de octubre de 2013

Txileko gobernuaren biolentzia salatzeko komunikatua

Askapenak, euskal erakunde internazionalistak, beste behin ere, salatu nahi du Txileko Gobernuak Maputxe herriaren aurka erabiltzen duen dohako biolentzia maila ikaragarria.


Urriaren 10ean txileko polizia talde ikaragarri handi bat Temucuicui komunitatean indarrez sartu zen, horra ailgatzeko bide guztietan kontrol posizio iraunkorrak jarri zituztela. Hondeamakinak eta traktoreak erabiliz bideak, hesiak eta etxeak apurtu zizkieten, lurra lantzeko lanabes guztiak lapurtu eta baratzak hondatu. Horrez gain komunero bat balaz zauritu zuten, eta beste 5 maputxeekin batera (tartean adinez txikikoa den bat) komisaldegira eraman zituzten. Komisaldegian bertan torturatuak izan direnaren zantzuak daude.
Bitartean Piñeira Txileko presidenteak zera zioen ONUn:” zuzenbide internazionala errespatatzea, gatazken aurrean irtenbide pazifikoak eta herriaren autodeterminazioa dira Txileren printzipioak”
Nola da liteke hain bilentzia maila handia?.  Temucucui komunitate maputxeak, urteetan aldarrikapenetan ibili ostean, Txileko estatuak lapurtu eta pribatu baten eskuetan utzi zituen bere betiko lurretan ezarri eta lurra lantzeari eutsi diotelako. Eredu ezin duhinago eta baketsuago edozein herrirentzat
Askapenatik Temucuicui komunitateari gure elkartasuna adieraziarekin batera, Txileko gobernuaren biolentzia nardagarria eta komunikabide gehienen isiltasuna salatu nahi dugu.
Gora Maputxe herriaren borroka!!!!
Marichi weu!!!

Askapena, organización internacionalista vasca, una vez más, quiere denunciar el increíble nivel  de gratuita violencia que el Gobierno de chile mantiene en contra del Pueblo Mapuche.
Este último 10 de Octubre se produjo un nuevo allanamiento en la Ccomunidad Temucuicui, ingresando una increíble cantidad de dotaciones policiales al territorio de la comunidad, poniendo puestos fijos de control en todos los caminos que llegan a ella. Con tractores y escavadoras rompieron caminos, verjas y casas, robaron todos los aperos de labranza y destrozaron las huertas que alimentan a la comunidad. No contentos con eso balearon a un miembro de la comunidad (Felipe Huenchunan), lo detuvieron cuando era trasladado para recibir asistencia médica  junto a otros cinco miembros de la comunidad (uno de ellos menor de edad), siendo todos trasladados a comisaría donde se dieron denuncias de torturas.
Al unísono, el presidente chileno Piñeira declaraba en la ONU que los principios que rigen a Chile son el respeto irrestricto al derecho internacional, la inviolabilidad de los tratados, la igualdad jurídica entre los Estados, la solución pacífica de las controversias y la autodeterminación de los pueblos.
¿Cómo es posible un nivel tan elevado de violencia totalmente gratuita? La única razón parece ser la lucha de esta comunidad mapuche por recuperar su territorio, robado por el estado chileno a sangre y fuego a sus antepasados, territorio que después de años de reivindicaciones llevan algunos años ocupando y trabajando. Un ejemplo difícilmente más digno y pacifico para cualquier pueblo en lucha por sus derechos
Askapena quiere hacer llegar su solidaridad a la comunidad mapuche autónoma de Temucuicui a la vez que denunciar el nivel asfixiante de violencia gratuita del estado chileno, así como el silencio cómplice de la mayoría de medios de comunicación.
¡¡ Viva la lucha del Pueblo Mapuche !!
¡¡ Marichi weu !!

domingo, 11 de agosto de 2013

No hay justicia para los mapuches asesinados


La comunidad Mapuche de Chile guarda un doloroso luto, luego de los funerales de Rodrigo Melinao, joven mapuche asesinado en la comuna de Ercilla.

viernes, 9 de agosto de 2013

Policía chilena reprime una protesta de apoyo al joven mapuche asesinado


En Santiago de Chile, la policía reprime una protesta que se celebraba en repudio por el asesinato de un joven mapuche. Los carabineros utilizaron cañones de agua para dispersar a los manifestantes. El asesinato de un activista de la comunidad mapuche en Chile generó indignación y protestas. Su cadáver fue localizado con un disparo en la cabeza. Las comunidades indígenas y organizaciones de derechos humanos acusan a las fuerzas policiales de estar detrás del hecho.

jueves, 8 de agosto de 2013

¡Ante el asesinato de Rodrigo Melinao Licán, solidaridad con el pueblo mapuche!


La organización internacionalista vasca Askapena quiere expresar mediante estas líneas su total repudio ante un nuevo asesinato de un joven comunero mapuche.
De la misma forma queremos hacer llegar nuestra solidaridad en nombre de las y los internacionalistas vascos con los familiares, amigos y compañeros del peñi Rodrigo Melinao Licán que ha sido asesinado por defender a su pueblo.
http://www.askapena.org/eu/content/%C2%A1ante-el-asesinato-de-rodrigo-melinao-lic%C3%A1n-solidaridad-con-el-pueblo-mapuche

¡Solidaridad con el pueblo mapuche!
Agur eta ohore, Rodrigo!
¡Marici weu!

Se manifiestan en Chile por el asesinato de Rodrigo, un joven mapuche

En Chile, el asesinato a quemarropa de un joven mapuche, el martes generó indignación y alarma entre las comunidades indígenas y organizaciones de derechos humanos. Mientras gana terreno la hipótesis de que los victimarios estén vinculados a fuerzas policiales o terratenientes.


¡Solidaridad con el pueblo mapuche!
Agur eta ohore, Rodrigo! ¡Marici weu!