miércoles, 1 de junio de 2011
Preso politiko maputxe gose greban. Elkarretaratzea Bilbon Ekainaren 2an.
Bilbo * E.H
79 egun gose greban beteko dituzte bihar ospitalizaturik dauden lau preso maputxek, egin zieten Lege antiterroristapeko epaiketa bertan uzteko eta gutxieneko garantiekin epaiketa berregiteko.
Laurak osasaun egoera larrian daude azken txosten medikuaren arabera. Gose greba bitartean bide militarretik egindako epaiketak karguetatik absolbitu baditu ere, harrigarriko akusazio berdinengatik bide zibiletik 20na eta 25 urteko kartzela zigorra ekarri dizkie.
Azken orduan Adolfo Perez Esquivel, Bake Nobel saria, mintzo izan da beraien alde eta euren senideek ere komunikatu berria argitaratu dute gobernu txiletarra edozer gertaera lazgarriren arduradun eginez. Pasa den astean eta azken egunotan mobilizazioak izan ziren eta biharko (Ekainak 2) nazioarteko babesa eskatu digu maputxe mugimenduak.
Presoen senideen eskaerarekin bat eginez, Ekainak 2an osteguna 19:30etan, egoera salatzeko nazioarteko eguna izango da. Horregatik Bilboko BBVA-ren aurrean (Plaza Zirkularrean) egingo den elkarretaratzean parte hartzea gonbite luzatu nahi dizuegu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario