lunes, 25 de febrero de 2013

Maputxe herriari buruzko hitzaldia ospatu genuen Añorgako Gaztetxean

 
Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu genuen eta 25 bat lagun bildu ginen. Bertan, internazionalismoaren gako nagusiak azaldu genituen eta brigaden aurkezpena egiteko aprobetxatu zen hitzordua.
Ondorenean, maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera eduki genuen. Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik. Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen. Bukaera partean, hainbat galdera egon ziren gaian gehiago sakontzeko aukera eman zigutenak eta balorazio positiboa eginez amaiera eman genion.

No hay comentarios:

Publicar un comentario