Otsailaren 22a ostirala19:30etan Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu. Bertan, internazionalismoaren gako nagusiak azaltzeaz gain maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera edukiko dugu.
Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik.
Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen.
Beraien lurrak bere eskuetan egotearen aldarrikapenak transnazional kapitalistekin etengabeko gatazkan egotera behartu ditu, nagusiki egur arloko, arlo turistikoko eta arlo energetikoko transnazionalekin. Borroka horren ondorioz, hainbat maputxe hilik suertatu dira eta hainbat preso politiko maputxe daude egun kartzeletan. Egun, preso politiko maputxeak gose greban daude, horien artean 60 egun beteko dituen Fernando Millacheo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario