Kepa Ugarte Martiarena / Euskarazko kazetaria / Euskal Herria
Medikuen Elkargoaren (Colmed) Giza Eskubideen Departamentu Nazionalak egindako eta, besteak beste, Resumen Latinoamericano komunikabideak zabaldutako txostenak urtarrilaren 13ko data dauka, eta egiaztatu du Esteban Henríquez Riquelmek (25 urteko CAMeko ekintzailea, 15 urte eta erdiko espetxe-zigorra daukana, baso-enpresetako kamioien aurkako erasoetan parte hartzea egitzita) osasun-narriadura larria jasan duela, azaroaren 13an hasitako gose-greba likidoaren ondorioz.
Dokumentuan plazaratutako ondorioetako baten arabera, “gose-greban dagoen presoak dauzkan arriskuen artean, kalte iraunkorrak jasan ditzake funtsezko hainbat funtziotan, hala nola neurologikoetan, gibelean, bihotzean eta giltzurrunetan. Gose-greba luzatzen bada, haren osasun-egoera larriki okertu daiteke, eta muturreko desnutrizioa eragin dezake. Desnutrizio hori atzeraezina izan daiteke, eta heriotza ere eragin dezake”.
Medikuen Elkargoko profesionalek ebaluatu eta bost egunera, Henríquez Concepciongo Guillermo Grant Ospitalean sartu zuten. Bertan daukate daukate, girgiluak ipinita eta Gendarmeriako polizien begiradapean. Hain zuzen ere, gose grebaren hasieran, 64,8 kilo pisatzen zuen. Colmedeko espezialistek ebaluatu zutenean, duela 17 egun, 51,4 kilora jaitsia zen. Eta martitzenean, urtarrilaren 30ean, senideek bisitatu zutenean, 49,3 kilo pisatzen zituen.
Grebalarien eskaerak
Esteban Henríquez ez da gose greban dagoen CAMeko preso politiko bakarra. Biobio eta Araucania eskualdeetako espetxeetako beste 14 gatibuk ere baraualdian daude. Baina, Henriquez protesta hasi zuten lau lagunetako bat da. Beraz, 81 egun bete ditu elikagairik jan gabe eta, bere gorpuzkera mehea dela eta, gehien larriagotzen ari den grebalaria da. Euren eskaerak hiru dira:
🟃 Henriquez eta beste lau kidei 15 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zien prozesuaren deuseztasun-errekurtsoa has dadila, justiziaren joera politikoa alegatzen dutelako.
🟃 Modulu berezi bat prestatzea Concepciongo espetxeko preso maputxeentzat.
🟃 Daniel Canio Tralkali askatasuna ematea, baldintzapeko askatasuna dagokiola baitiote, lau urte eman zituelako kartzelan eta, ondoren, absolbitu egin zutelako egozten zitzaizkion karguetatik.
Honi buruz:
🟃 Nación Mapuche. Estado grave de salud de Esteban Enriquez / 80 Días de Huelga de Hambre de los PPM-CAM (Resumen Latinoamericano, 2024 Urt 31)
No hay comentarios:
Publicar un comentario