viernes, 24 de septiembre de 2010

Lurraren herria eta euskararen herria


wallmapuMapuche hitzak lurraren herria esan nahi du euskal herriak euskararen herria esan nahi duen bezala. Bi herriok menpean hartu gaitu inperialismoak, milaka kilometrok urruntzen gaituzte eta askapen borrokak elkarrenganatu.
1512an euskal lurraldeen azken eremu independientea konkistatu zuen espaniar erreinuak, geroztik 1620an eta 1789an baxe nafarroaren azken subiratasun zantzuak desagertu ziren, karlistadetan nafarroa garaikoekin eta baskongadakoekin gertatu zen bezala.
Mapucheek luzeagoz eutsi zioten independentziari, 1541ean Espainiako monarkiak eta maputxe herriak hitzarmena sinatu zuten: maputxeei independentzia aitortu zieten Bio Bio ibaitik hegoaldeko lurretara. Hitzarmena 1810era arte egon zen indarrean, Argentina eta Chilek lehen independentzia eskuratu zuten arte.

Ruben Sánchez Bakaikoa Info7 irratian



Tamalez, Chile eta Argentina estatu sortu berriek etengabe ekin zioten mapucheak menperatzeari eta azkenik 1882an, hiru hamarkadez iraun eta gero, Araucaniaren Baketzea izeneko kanpaina militarra amaitu zuen Txilek. Argentinak berdin egin zuen Desertuaren Kanpainaren bidez 1879an, eta PuelMapuko Maputxeak fisikoki ia desagerrarazi zituen guztiak. Maputxeek, beren territorioaren, hau da, WallMapuren, independentzia eta lurrak galdu zituzten.
Txileko estatuan Allende izan zen presidente bakarra, lege indigena delakoaren bidez, mapuchei lurrak itzultzen hasi zena, baina Pinochetek bertan behera utzi zuen lege hura eta haren ordez lege antiterrorista ezarri.
1998an Txileko aldean, GuluMapun, CAM sortu zen, Coordinadora Arauco Malleco, eta maputxeen borroka berpiztu zen. Beren borrokan herri antolakuntza, hizkuntza eta kosmobisioa indartu dira, beren territorio historikoan, WallMapun, komunitate berriak sortu dituzte okupazioaren bidez, eta trasnazional eta latifundisten kontra jo: pinu eta eukapilptus basoak erreaz eta haziendak okupatuz. Han hemen bezala desagerpen bidean jarri dituzten herrien bizi-iraupenerako tresna bakarra borroka dela frogatu da.
Espaniar transizioa ispilutzat hartuz, Pinocheten dikataduratik Txiletar egungo demokraziara pasatu zelarik, maputxeen herri eskubideak ez ziren aitortuak izan eta Argentinak eta Txilek betiko asimilazio, ukazio eta errepresioarekin segitu zuten, Txileko aldean, mapucheetzat lege antiterrorista eta karabineroen errepresio latza da demokrazioaren aurpegirik ezagunena: mapucheen komunitate batean sartzen direlarik haur, gazte, heldu eta adinduak dira jipoituak, bortxatuak eta kartzeleratuak. Estatuak errepresiorako karabineroak eta ejerzioa erabiltzen ditu, lege antiterrorista ekintzak epaitzeko eta legebiltzarra eskubideak ukatzeko.
Zeinen urrun gauden kilometrotan eta zeinen gertu borrokan!
Berriki jakin da 9 lagun euskaldun nola atxilotu dituzten, eta torturatu dituzten, lege antiterroristaren babespean polizi, forense eta epaileak, estatuaren zerbitzura. Inkomunikaziozko 5 egun horietan 34 preso politiko maputxek bi hilabete t'erdi eman dute gose greban: beren eskakizunak hauek dira:
  1. lege antiterrorista bertan behera lagatzea.
  2. Prozesu zibil/militarrei amaiera ematea.
  3. Komunitateen gaineko militarizazioa bertan behera uztea.
Mapucheek Txile eta Argentinako independentzien 200. urteurren hontan, beraiek ospatzeko ezer ez dutela oihukatzen dute, guk espania eta frantziaren konstituzioa ospatu ezin dugun bezala.
Euskal internazionalistak hamaika herri, borroka bakarra oihukatzen dugu, inperialismoak ezarri digun asimilazio, ukazio eta errepresiotik askatzeko gure borrokek antzekotasuna badutelako, eta gisa berean estatu eta trasnazional inperialisten aldetik daukagun konponbide bakarra oihukatzen dugu: herriok independentzia!
Marichi weu! Marichi weu!
JoTaKe irabazi arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario